94 435 46 52

606 832 361

Kirurgia Ortognatikoa

Kirurgia ortognatikoa barailezurraren eta masailezurraren lerrokaduran edo orekan dauden irregulartasunak zuzentzeko egiten den prozedura kirurgikoa da. Helburu nagusia murtxikatzeko funtzioa, hozkada eta aurpegiko estetika hobetzea da.
Barailezurraren edo masailezurraren hezur-hazkundea modu egokian gertatu ez izanak arazo hauek eragin ditzake:

  • Hozkada oker lerrotuta (maloklusioa).
  • Murtxikatzeko edo hitz egiteko zailtasuna.
  • ATM (artikulazio tenporomandibularra) nahasmenduak.
  • Loaren alterazioak, apnea buxatzailearen sindromea.
  • Aurpegiko fisonomian desoreka edo arazo estetikoak.
 

Gure zentroak paziente bakoitzarentzat kirurgia kustomizatuko tekniken bidez egiten ditu interbentzio horiek. Aurpegiaren 3D azterketa bat egin behar da, informatika-programen bidez plangintza zehatza sortzeko. Ebakuntza plaka eta gida kustomizatuen bidez egiten da, masasailetako hezurren posizioa segurtasun osoz zuzenduz aho barruko ebakiduren bidez eta aurpegian orbainik utzi gabe. Sistema horri esker, hezurraren ebaketak eta mugimenduak zehatz-mehatz egin ditzakegu, azaldutako
tratamendu-planari jarraituz.

Kirurgia ortognatikoak hortz-funtzionaltasuna hobetzeaz gain, eragin positiboa izan dezake pazientearen aurpegiaren fisionomian eta autoestimuan.

Kirurgia-prozesua

1. Aurretiazko ebaluazioa
Zure ortodontzistarekin batera egingo dugu lan prozedura planifikatzeko. Normalean, pazienteek kirurgia aurreko ortodontzia-fase batekin hasi behar izaten dute (fase horren iraupena aldakorra da pazientearen arabera, maloklusioaren arabera…), kirurgiaren ondoren tratamendu hori amaitzeko. Hautatutako paziente batzuengan kirurgia egin daiteke aurretik (Surgery Fisrt).

2. Kirurgia
Gaur, teknologiak aurpegiko eskeletoa modu birtualean ezagutzeko aukera ematen du, eta esku-hartze planifikatua eta material kustomizatuen erabilera izateari esker, pazientearen azken emaitza nahiz ebakuntza ostekoa hobetzen ditugu, kirurgia klasikoaren konplikazioak ahalik eta gehien murriztuz.
Ebakuntza anestesia orokorrarekin egiten da, eta 24-48 orduko ospitaleratzea beharrezkoa da, kasu bakoitzaren konplexutasunaren arabera.

3. Errekuperazioa
Ebakuntzaren ostekoa minik gabekoa da, aurpegiko hantura 5-7 egunera normalizatzen da eta emaitzak 10-15 egunean agerikoak dira. Lanera itzultzea lanaren araberakoa izango da, baina 10-15 egun igarota gerta daiteke. Pazienteak dieta biguna jarraitu behar du 30-40 egunez, ebakuntzaren egunean bertan hasten dena.