94 435 46 52

606 832 361

Listu-guruinak

Listu-guruinak listua ekoizteaz arduratzen diren organoak dira, eta haien funtzioa ezinbestekoa da digestiorako eta ahoko osasuna mantentzeko. Listu-guruin handi hiru pare daude: parotidak, barailezurrekoak eta mihipekoak; horrez gain, listu-guruin txiki ugari daude, ahoko mukosan zehar sakabanatuta. Guruin horien patologiak askotarikoak izan daitezke, eta eragina izan dezakete guruinen egituran eta funtzioan.

1. Sialoadenitisa
Listu-guruin baten hantura da. Hainbat kausa infekzioso, buxatzaile, autoimmune... izan ditzake, eta, beraz, miaketa fisikoaren eta proba osagarrien (erradiologikoak zein biopsia) bidez, tratamendu egokia lortzeko arrazoia zehaztu ahal izango da.

2. Sialolitiasia
Listu-hodien barruan kalkuluak edo harriak (sialolitoak) sortzea da, listu-fluxua oztopatzen dutenak. Horrek mina, hantura eta infekzio sekundarioa eragin ditzake. Barailezurraren azpiko guruinak dira kaltetuenak, sortzen duten listuaren konposizioagatik eta fluxuagatik. Batzuetan, kalkuluak atera daitezke guruina kendu gabe, baina beste batzuetan guruin-kirurgiarekin konbinatu behar da.

3. Listu-guruinen tumoreak
Onberak edo gaiztoak izan daitezke, eta guruin-ehunean sortzen dira. Tumore onbera ohikoenak hauek dira: adenoma pleomorfoa (tumore ohikoena, batez ere parotida guruinean) eta Warthinen tumorea (erretzaileetan agertzen da, batez ere). Berriz, tumore gaiztoak ez dira hain ohikoak: kartzinoma mucoepidermoidea (portaera aldakorra izan dezake, arinetik erasokorreraino) eta kartzinoma adenoidekistikoa (erasokorragoa izan daiteke eta tokiko nerbioak inbaditzeko joera du, mina edo aurpegiko paralisia eraginez).

Tumore-patologiak tratamendu kirurgikoa behar izaten du, eta tumore gaiztoen kasuan, batzuetan, tratamendu osagarriak erradioterapiarekin eta/edo kimioterapia lotzen dira.

4. Xerostomia edo Aho lehorra
Ahoko lehortasun-sentsazioa da, listu-ekoizpena gutxitzeak eragin dezakeena. Listu-falta horrek areagotu egin dezake, infekzioak eta digestio-arazoak izateko arriskua, listuak funtzio babesleak eta lubrifikatzaileak baititu. Sekundarioa izan daiteke: gaixotasun autoimmuneengatik (Sjögren sindromea, adibidez), sendagaiengatik (antihistaminikoak, antidepresiboak) edo tratamendu onkologikoengatik (buruko eta lepoko erradioterapia). Horren kausa zein den jakiteko, ezpaineko listu-guruin txikiagoko biopsia behar izaten da.