Nortzuk garen
Gure pazienteen osasunarekin eta ongizatearekin konprometitutako aurpegi-masailetako kirurgiako taldea gara eta gure proiektua aurkezten dizuegu. Kideok ibilbide zabalak ditugu. Leyre Bilbon hezi zen eta bertan jardun izan du beti. Mireia Bartzelonan aritu zen 2023ra arte eta urte horretan Bizkaiko hiriburura joan zen bere espezialitatea bertan garatzeko.
Gure esperientziak kalitate handiko tratamendu bat eskaintzeko aukera ematen digu, azken teknologiez baliatuz eta kasu bakoitzari tratu bikaina eta pertsonalizatua lehenetsiz.
Gure ustez, pazientearen konfiantza eta erosotasuna sortzea oso garrantzitsua da eta esku-hartze bakoitzean emaitzarik onenak lortzea dugu helburu.
Gure espezialitatea maite dugu. Guretzat "zoriona ez da norberak gustoko duena egitea, egiten duzuna gustokoa izatea baizik";”
Taldea
Institutoa
Bilbo erdigunean gaude. Instalazio modernoak, azken belaunaldiko material eta teknikez hornituak, gure bezeroen beharrizan guztiak asetzeko.